Euskara Tailerra



ZAZPI ANTXUMEAK

Behin batean ba omen ziren zazpi antxume, beren ama ahuntzarekin bizi zirenak. Ama ahuntzak esan zien behin bere zazpi antxumeei:

-Lanera noa eta ez ireki atea inori

Otsoak antxumeen etxeko atea jo zuen. Baina antxumeek ez zioten ireki.

-Zu ez zara gure ama! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka, eta zuk lakar-lakarra

Arrautzak jan eta bigarren aldiz atea jo zuen otsoak. Antxumerik txikienak esan zion:
-Erakutsi hanka ate azpitik

Eta otsoak hanka erakutsi zuenean, hala esan zion antxume txikiak:
-Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zurea beltz-beltza da. Alde hemendik!
Otsoak, orduan, hanka irinarekin zuritu zuen. Eta antxumeek atea ireki zioten
Otsoak, “krisk-krausk”, sei antxume jan zituen. Zazpigarrena ezkutatu egin zen.

Ama etxera etorri zenean, antxume txikiak, erlojutik barrutik irtenda gertatutakoa kontatu zion. Ama oso haserre jarri zen eta guraize handi batzuk, jostorratza eta haria hartu zituen.
-Goazen otso gaizto horren bila! -esan zuen kopeta ilun-ilun jarrita

Otsoa erreka ertzean zegoen lo. Tripa bete-bete eginda zeukan

Ahuntz-amak tripa ireki zion otsoari. Eta antxumeak irten zirenean, harriak sartu zizkion barruan.

Otsoa itzartu zenean, ondoezik sentitu zen:
-Ai, ai, ai! Hau tripako mina! Antxume gehiegi jan dut! Ur pixka bat edango dut. Otsoa errekara erori eta ito egin zen. Ahuntz-ama eta antxumeak pozik joan ziren etxera. Handik aurrera lasai eta bakean bizi izan ziren.




Ipuina:                     MARI DOMINGI ETA OLENTZERO

Behin batean, orain dela urte asko eta asko, bazen Mari Domingi izeneko emakume behartsu bat.

Herritik kanpora zegoen txabola zahar-zahar batean bizi zen Mari Domingi, eta gona zahar bat besterik ez zeukan janzteko, gona zahar zarpail bat dena adabakiz beteta.

Mari Domingi hain behartsua zenez, baztertu egiten zuten guztiek, jendeari lotsa ematen baitzion harekin ibiltzeak. Herriko aberats harroputzek burla egiten zioten:

-Mari Domingi mingulina, arlote zikina!

Mari Domingiri min ematen zioten burla horiek.

-Pobrea izatea ez da lotsa -pentsatzen zuen-, okerrago da bihozgabea eta harroputza izatea.

Mari Domingi bihotz handiko emakumea zen, prestua eta langilea. Mari Domingi ikatza banatzen ibiltzen zen. Behartsua zen, baina jendeari laguntzea gustatzen zitzaion.

Behin, Olentzeroren ahotsa entzun zuen ametsetan:

-Mari Domingi, Mari Domingi! Esaiezu haurrei gabonetan opariak banatzera joango naizela.
Mari Domingi korrika atera zen txabolatik. Eta Olentzerok, urrititik, agur egin zion eskuarekin.

Goizean goiz jaiki eta kalera joan zen Mari Domingi.
Olentzero opariekin etorriko zela esan zien haurrei. Baina kaleko jende harroputzak ez zion sinetsi Mari Domingiri.
Gabon gauean Olentzerok eta Mari Domingik elkarrekin afaldu zuten.
Afal ondoren, herriko haurrei opariak banatzen ibili ziren biak. Olentzerok Mari Domingiri ere eman zion oparia. Bai opari ederra! Soineko polit bat! Mari Domingik musu eman zion Olentzerori.

Orain biak elkarrekin bizi dira. Eta Gabonetan biek banatzen dituzte opariak.

Agur Olentzero eta Mari Domingiri.
Mesedez ikatzik ez ekarri niri.


     
OLERKIA:

Fernando mandok ostikoz jo du
baloia ilunpetan
DUNBA! Entzuten da zelaietan.
DUNBA! Entzuten da mendietan.
Fernando mandoren baloiak
gaua pasatuko du hodeietan.

ALBISTEA:   BERRIA-tik.                        Xabier Martin   2012-10-18 - 18:46:58

IZENBURUA:

Munduko habia fosilik zaharrena aurkitu dute Nafarroan


Azpizenburua:
EHUko ikerlariek nazioarteko beste hainbat aditurekin batera 2004an Bardeetan egindako aurkikuntza azaldu dute Plos One zientzia aldizkarian.


Zer aurkitu dute?
Nork?
Noiz?
Nola?
Arrautza batzuen oskol zatiak eta arrautza bat ia osorik zeuden 2004an azaldutako habia fosilizatuan. Duela 18 milioi urteko arrastoak dira, Miozeno aldikoak; gaur egungo flamenkoen aurreko espezie batenak dira. Fontellas herriko bizilagun batek aurkitu zuen habia, bere hodeatzeko makinaz ekaitzek eragindako kalteak konpontzen ari zela.


Datu gehiago:
Alejandro Urmeneta biologoari aurkikuntzaren berri eman, eta Xabier Murelaga EHUko paleontologoarekin jarri zen hura harremanetan. Murelagak inoiz deskribatu den habia fosilik zaharrenaren berri eman du beste hainbat aditurekin batera.


Ondorioa :
Erregistro paleontologikoan badira rrautza zaharragoak, baina dinosauroenak eta narrastienak. Haiek, ordea, ez dira habiatzat hartzen, ez baitute arrautzak erruteko egiturarik. Bardeetan aurkitutakoak, bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario