ZAZPI ANTXUMEAK
Behin batean ba omen ziren zazpi antxume, beren ama
ahuntzarekin bizi zirenak. Ama ahuntzak esan zien behin bere zazpi antxumeei:
-Lanera noa eta ez ireki atea inori
Otsoak antxumeen etxeko atea jo zuen. Baina antxumeek ez
zioten ireki.
-Zu ez zara gure ama! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka,
eta zuk lakar-lakarra
Arrautzak jan eta bigarren aldiz atea jo zuen otsoak.
Antxumerik txikienak esan zion:
-Erakutsi hanka ate azpitik
-Erakutsi hanka ate azpitik
Eta otsoak hanka erakutsi zuenean, hala esan zion antxume
txikiak:
-Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zurea beltz-beltza da. Alde hemendik!
-Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zurea beltz-beltza da. Alde hemendik!
Otsoak, orduan, hanka irinarekin zuritu zuen. Eta antxumeek
atea ireki zioten
Otsoak,
“krisk-krausk”, sei antxume jan zituen. Zazpigarrena ezkutatu egin zen.
Ama etxera
etorri zenean, antxume txikiak, erlojutik barrutik irtenda gertatutakoa kontatu
zion. Ama oso
haserre jarri zen eta guraize handi batzuk, jostorratza eta haria hartu zituen.
-Goazen otso gaizto horren bila! -esan zuen kopeta ilun-ilun jarrita
-Goazen otso gaizto horren bila! -esan zuen kopeta ilun-ilun jarrita
Otsoa erreka ertzean zegoen lo. Tripa bete-bete eginda
zeukan
Ahuntz-amak
tripa ireki zion
otsoari. Eta antxumeak irten zirenean, harriak sartu zizkion barruan.
Otsoa itzartu zenean, ondoezik sentitu zen:
-Ai, ai, ai! Hau tripako mina! Antxume gehiegi jan dut! Ur pixka bat edango dut. Otsoa errekara erori eta ito egin zen. Ahuntz-ama eta antxumeak pozik joan ziren etxera. Handik aurrera lasai eta bakean bizi izan ziren.
-Ai, ai, ai! Hau tripako mina! Antxume gehiegi jan dut! Ur pixka bat edango dut. Otsoa errekara erori eta ito egin zen. Ahuntz-ama eta antxumeak pozik joan ziren etxera. Handik aurrera lasai eta bakean bizi izan ziren.
Ipuinak4 from sanignacio5
Ipuina: MARI DOMINGI ETA OLENTZERO
Behin batean, orain dela urte asko eta asko, bazen Mari Domingi izeneko emakume behartsu bat.
Herritik kanpora zegoen txabola zahar-zahar batean bizi zen Mari Domingi, eta gona zahar bat besterik ez zeukan janzteko, gona zahar zarpail bat dena adabakiz beteta.
Mari Domingi hain behartsua zenez, baztertu egiten zuten guztiek, jendeari lotsa ematen baitzion harekin ibiltzeak. Herriko aberats harroputzek burla egiten zioten:
-Mari Domingi mingulina, arlote zikina!
Mari Domingiri min ematen zioten burla horiek.
-Pobrea izatea ez da lotsa -pentsatzen zuen-, okerrago da bihozgabea eta harroputza izatea.
Mari Domingi bihotz handiko emakumea zen, prestua eta langilea. Mari Domingi ikatza banatzen ibiltzen zen. Behartsua zen, baina jendeari laguntzea gustatzen zitzaion.
Behin, Olentzeroren ahotsa entzun zuen ametsetan:
-Mari Domingi, Mari Domingi! Esaiezu haurrei gabonetan opariak banatzera joango naizela.
Mari Domingi korrika atera zen txabolatik. Eta Olentzerok, urrititik, agur egin zion eskuarekin.
Goizean goiz jaiki eta kalera joan zen Mari Domingi.
Olentzero opariekin etorriko zela esan zien haurrei. Baina kaleko jende harroputzak ez zion sinetsi Mari Domingiri.
Gabon gauean Olentzerok eta Mari Domingik elkarrekin afaldu zuten.
Afal ondoren, herriko haurrei opariak banatzen ibili ziren biak. Olentzerok Mari Domingiri ere eman zion oparia. Bai opari ederra! Soineko polit bat! Mari Domingik musu eman zion Olentzerori.
Orain biak elkarrekin bizi dira. Eta Gabonetan biek banatzen dituzte opariak.
Agur Olentzero eta Mari Domingiri.
Mesedez ikatzik ez ekarri niri.
OLERKIA:
Fernando mandok ostikoz jo du
baloia ilunpetan
DUNBA! Entzuten da zelaietan.
DUNBA! Entzuten da mendietan.
Fernando mandoren baloiak
gaua pasatuko du hodeietan.
ALBISTEA: BERRIA-tik. Xabier Martin
2012-10-18 - 18:46:58
IZENBURUA:
|
Munduko habia fosilik zaharrena aurkitu dute Nafarroan |
Azpizenburua:
|
EHUko ikerlariek
nazioarteko beste hainbat aditurekin batera 2004an Bardeetan egindako
aurkikuntza azaldu dute Plos
One zientzia aldizkarian.
|
Zer aurkitu dute?
Nork?
Noiz?
Nola?
|
Arrautza
batzuen oskol zatiak eta arrautza bat ia osorik zeuden 2004an azaldutako
habia fosilizatuan. Duela 18 milioi urteko arrastoak dira, Miozeno aldikoak;
gaur egungo flamenkoen aurreko espezie batenak dira. Fontellas herriko
bizilagun batek aurkitu zuen habia, bere hodeatzeko makinaz ekaitzek
eragindako kalteak konpontzen ari zela.
|
Datu gehiago:
|
Alejandro
Urmeneta biologoari aurkikuntzaren berri eman, eta Xabier Murelaga EHUko
paleontologoarekin jarri zen hura harremanetan. Murelagak
inoiz deskribatu den habia fosilik zaharrenaren berri eman du beste hainbat
aditurekin batera.
|
Ondorioa :
|
Erregistro
paleontologikoan badira rrautza zaharragoak, baina dinosauroenak eta
narrastienak. Haiek, ordea, ez dira habiatzat hartzen, ez baitute arrautzak
erruteko egiturarik. Bardeetan aurkitutakoak, bai.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario